El Chivato

Pako Aristiren ‘Josu Dukatiren proposamena’ testuaren irakurketa dramatizatua egingo dute

Apirilaren 23an Ernest Lluch Kultur Etxean Pako Aristiren ‘Josu Dukatiren proposamena’ testuaren irakurketa dramatizatua ikus-entzuteko aukera izango da. Ekitaldia,  Erakusleihoa programan kokatua, 19:30ean hasiko da areto nagusian (Anoeta Estadioko 8. atearen aldamenean) eta sarrera doakoa izango du.

Koarteleko galdeketa gela batean gertatzen da akzioa. Gela hauek izaten dute ispilu faltsu bat, bestaldean dagoenak dena ikusi dezakeena. Publikoak beteko du toki hori. Josu pisu handiko ETAkidea da. Antton Ertzaintzako buruzagia galdekatzen ari zaio koartelean. Enkontrua ez da galdeketa polizial hutsa izango, bi lagun eta etsai zaharren topaketa eta paktu politiko baten proposamena baizik. Aktore-irakurleak Ane Gabarain, Kandido Uranga eta Patxi Santamaria izango dira


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba