Estrenos

Petit Théâtre de Pain-ek Tim Robbins-en ‘Embedded’ antzezlana estrenatuko du

Martxoaren 11 eta 11n Izpurako Faustin Bentaberry aretoan, Petit Théâtre de Pain konpainiak Tim Robbins antzezle estatubatuarrak idatzitako «Embedded» ikuskaria taularatuko du. Ofizialki 2003ko maiatzean amaitu bazen Estatu Batuak, Erresuma Batuak, Estatu espainiarrak eta beste herrialde batzuk Iraken kontra hasitako gerra, gatazka horren ondoren sortutako ondorioak antzerkigintzaraino heldu dira, gerra amaitu eta bizpahiru hilabetetara Tim Robbins aktore amerikarrak -gero pelikula bilakatu zen- Embedded izenburuko antzezlana sortu baitzuen. Orain, guda horren inguruan eta komunikabideen konplizitatea salatzen duen antzezlana euskal antzokietara helduko da, Le Petit Théâtre de Pain konpainiak egindako ekoizpenaren bidez eta Robbinsen irakaslea izan zen Georges Bigot zuzendari frantziarraren gidaritzapean. Ikuskizun honen ardatza “kazetariek gerra horretan izandako jokamoldea aztertzen da” Behe Nafarroako Laso herrian egoitza duen konpainiako kidea den Ximun Fuchsen esanetan. Tim Robbinsek sortutako antzezlanak “2002ko urritik 2003ko ekainera arte Estatu Batuetako armadan ‘inkorporatutako’ kazetarien nondik norakoak islatzen ditu”, Fuchsen esanetan. Armada gizonen artean erantsitako komunikatzaile horien bitartez, agerian jartzen da hedabide handiak egitura politiko-militar-industrialarengandik isilaraziak izan zirela. Jokabide horren azken asmoa, “Etxe Zurian sortutako gezurrak estali eta Iraken ezarritako xedeak lortzea da”, Fuchsen esanetan.

Artez Aldizkarian erreportaia osoa irakurri.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba