Estrenos

Porpol Konpainiak Toda I, Iruñeako Erregina estreinatuko du Agurainen

Porpol konpainia Toda I, Iruñeako Erregina, Carmen Ruiz Corral-ek idatzi eta zuzendu duen ikuskizunaren euskarazko bertsioaren estreinaldiarekin datorkigu irailaren 15ean Aguraingo Harresi Aretoan. Antzezlanak duela mila urte penintsulan izan zen emakumerik boteretsuena, politikari zuhurra eta bere sendi eta herriaren aparteko zaindariaren historia taularatuko du, gaur egun gizaseme gehiengoarentzako erabat ezezaguna den arren, Historian nabarmeneko garrantzia izandako pertsonaia bazen ere. Izan ere, antzerkigileak azaldu duenez, Toda Aznarez-en berri ustekabez izan zuen, maltzur eta azpikari jotzen zuen prentsako artikulu baten bitartez eta gertaera horretaz gain, Leireko monastegian, egun batzuk lehenago, bertan lurperatuta zeuden eta errege izan ziren gizon guztien izenak zeudela “beste zazpi erregina”rekin batera, Historiak emakumeari egin dion bazterketak piztuta hasi zen Toda izan zenaren gainean ikertzen eta bere bizitzaren xehetasunetan miatzen, “garaiko usadioak kontutan hartuta, maltzur baino, azkar, zuhur eta ausarta” zela aurkituz.

Informazio guztia Artez Aldizkarian


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba