El Chivato

«Eztena» Teatro Egunak Errenterian, Mikelazulo elkarteak antolatuta

Mikelazulo Kultur Elkarteak Teatro Egunak antolatu ditu Errenterian, ekainak 24 eta 26 bitartean.

 

Egitaraua ostiralez abiatuko da, ekainaren 24an. Iluntzean, eta Mikelazulon, pieza laburrak antzeztuko dira (15-20 minutu ingurukoak): Patricia Franco eta Espe Lopezek «Por qué te vas», pieza zoofilikoa espezieen arteko harreman sentimentalak aztertzen dituena; Erika Olaizolak «Zutani», borobil berari bueltaka pozak, amorruak eta beldurrak agertzen dituena; Iñigo Ortegak «Arra-Arraroa», Oier Guillanek Zer da gizon izatea? galderari erantzunez idatzia; Mikel Martinezek «Izarretako bitakora», Stanislaw Lem zientzia fikzioko maisu poloniarraren lana eta Judith Poves eta Iker Etxarrik «Recuerdos», bere hizkuntza propioa bilatzen dabilen lana.

Ekainak 25, larunbat goizean, Hots kale ekintza burutuko dute Errenteria erdigunean zehar. «Antzerkia hilzorian dago eta airea behar du bizitzeko. Aire ehiztari talde bat irtengo da kaleetan barrena jendeari hatsa eskatzera».

Arratsaldean berriz, «Sarean zintzilikatua» antzezlana jokatuko du Edurne Agirrezabalagak Xenpelar etxean, teknologia berrien aurrean erreakzio ezberdinak agertzen dituen komedia; «Flamenkito» antzezlana Badut Klown konpainiak, gitarra jotzaile eta flamenko dantzari baten emanaldi ‘handia’, eta «Los pardos» lana Que Par Che Teatrok Mikelazulon, musika bikote famatua izan ostean berriro oholtza gaineko ospea berreskuratu nahi duen taldeak emana.

Teatro Egunak igandez itxiko dira, ekainaren 26an. Goizean «Hamaika aktore autore bila» izeneko gosari tertulia izango da, hizlari Arantxa Iturbe (idazle eta kazetaria), Borja Ruiz (Kabia laborategiko zuzendaria), Pablo Barrio (antzerki idazlea) eta Manex Fuch (Le Petit Theatre de Pain) direla, eta Joxemari Carrere ipuin kontalaria aurkezle. Txintxarri Elkartean bazkaldu ostean berriz, Erregea eta Bufoia Banketean bertso-antzerki saioa izango da, Ander Lipus antzezlearen eta Sustrai Colina bertsolariaren eskutik, Unai Elizasu gai jartzaile dela.

Informazio gehiago www.eztena.com atarian.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba