En cartel

Scène de Pays Baxe Nafarroak TDanz Udaberri egitasmoa plazaratuko du ekainaren 11an

BaxeNafarroako 2009 urteko egitarauaren ardatz nagusienetarik bat Dantzaren inguruan kokatzen da…  Donostian aurkitzen den Dantzaz konpaniarekilako partaidetza bati esker « T Danz » festibala apailatua izan da.   Duela gutti bururatu den  «T.Danz Udaberri» saioan, Aiziritze, Maule, Hazparneko eta Donostiko taulagain desberdinetan aritu dira Balete Gazteak eta profesionalizatzen ari diren dantzari multxo batek topaketak eta klaseak izan ditu munduan zehar lan egiten duten koregrafia egile ospetsu batzuekin. Dantzaren unibertso desberdinei zuzendua dateken bigarren denboraldi bat antolatua dateke heldu den irailaren 27tik urriaren 4a arte Garazi aldean, «T.DANZ UDAZKENA» deituko dena…

Anartean eta egun hauetako egitarauan, bi artista egonaldi errezebitzen ditugu :

Rêvolution Konpaniako dantzariak (« Urban Ballet » ikusgarria aurkeztuko dutena urrian) Donibane Garaziko Le Vauban gelan dira ekainaren 1az geroz, 12a arte. « CLASH » deitutako Hip Hop ikusgarri berriaren lantzen ari dira. Lan aurkezpen bat eskainiko dute publikoari heldu den ekainaren 11an, aratseko 8ak et’erdietan.  Proiektu honi zuzenki lotua, konpaniako 2 artista ibiltzen dira Baxe Nafarroako kolegio eta lizeo desberdinetan, Hip Hop tailer batzuen eskaintzen ikasle gazteeri.

EliralE Konpania ere gutartean dugu, Baigorriko Plaza Xoko gelan hain zuzen (herriko etxearen laguntzari esker). Haurrei zuzendua den « Otto » ikusgarriaren lantzera etorriak dira artistak…. Hor ere, publikoarekiko topaketak antolatuak dira ekainaren 11an : eskolarrekin baita Baigorriko Atsegin zentroko gazteekin… Ikusgarria bere osotasunean, urte undarrean aurkeztua datekelarik.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba