Estrenos

Teatro Mutantek ‘Munstroak akatu’ antzezlana aurkeztuko du

‘Hiri basatia’ ikuskizunaren ondoren, Teatro Mutante konpainia bilbotarra haurrei zuzendutako egitasmo berriaren estreinaldiarekin datorkigu orain, Munstroak akatu, Nagore Navarroren gidaritzapean eta honek, Nuria M. Cres-ekin batera idatzitako testua oinarri hartuta duena. Estreinaldia Durangoko San Agustín Kultur Gunean izango da, irailaren 23an. Bertan Ane gaztetxoaren bizipenen berri izango du ikusleak. Ane ogitartekoa kentzen diotenean ernegatu egiten da eta ez du batere gustuko ikastolako kideak bere buruaz barre egiten dutenean edota trufatzen direnean. Guztiei aurre egitea nahiko luke, baina ezin, erraietan txiki sentiarazten duen munstro erraldoia baitu, beldurra. Bitzaren borrokan murgilduta dagoela, ikastolara heltzerakoan bere lekua hartu beharko du protagonistak talde-buruekin edota hauek euren menera ekartzen dituzten horien artean izateko. Eta nahiz eta bera ahula ez den, ingurukoek horrela ikusten dute.

Informazio guztia ARTEZ aldizkarian.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba