El Chivato

Tentazioaren «Metxa» egitasmoak AEK Beka lortu du

Koldo Izagirre idazlearen «Metxa» pertsonaiaren inguruan oinarritutako Tentazioa konpainiaren antzezlan proiektuak AEK Beka delako lehen deialdian saritua suertatu da. Donostiako Antzerki Ferian eman zuten ezagutzera joan den uztailaren 13an AEKko kideek 9.000 euroen irabazleen izena. Eneko Olasagasti antzezle, zuzendari eta idazleak Koldo Izagirreren «Metxa esaten dioten Agirretar baten ibili herrenak» testuan oinarrituz AEK Bekaren lehenengo deialdira aurkeztutako «Metxa» ikuskizun egitasmoak saria jasoko zuelaren berri eman zuen epaimahaiak. Jose Ramón Soroiz, Anjel Alkain, Ramón Agirre eta Aitzpea Goenaga besteak beste antzeztuko duten lana datorren Korrika Kulturalan aurkeztuko da programa horren egitasmo nagusi bezala, eta horretarako 9000 eurotako laguntza jasoko du.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba