Estrenos

Txalok Edward Albeeren ‘Ahuntza edo nor da Silvia’ antzezlana estreinatuko du

Hilaren 13an Donostiako Antzoki Zaharrean estreinatuko du Txalok bere azken antzerki muntaia, Edward Albee-ren «Ahuntza edo nor da Silvia?», alegia. Ramon Agirre, Asier Hormaza, Ane Gabarain eta Asier Oruesagasti ditu antzezle Carlos Zabalaren zuzendaritzapean.

Ahuntza edo nor da Silvia? tragedia bat da. Erre eta mindu egiten duen drama da, maitasunaren, jeloskortasunaren eta idealen zentrora zuzenean doana. Martinek, Pritzker sari entzutetsua irabazi duen arkitekto ospetsuak, eta Stevie emazte maiteak bikote ezin hobea osatzen dute. Biek ongi pasatzen dute elkarrizketa argiekin, erantzun bikainekin eta txantxa konplizeekin.

Baina ereduzko ezkontza hori, bizitza harmoniatsu hori, lehendabizi pixka bat okertzen hasiko da, eta, azkenean, guztiz hautsiko da. Martinek Sylviaz zoratuta dagoela aitortuko du, eta egoera ez da hobea izango Sylvia ahuntz bat dela jakiten dugunean.

«Ahuntza edo nor da Silvia?» Donostiako antzokian izango da otsailaren 15erarte, gerora Bilboko Arriagan aurkezteko, hilaren 23 eta 24an.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba