El Chivato

Txotxongilo festa Hiriburu eta Mugurren

Baionako Azika konpainiak antolatuta ‘Txotxongiloen Pesta’ burutuko da urriaren 14etik 16ra bitartean Lapurdiko Hiriburu eta Mugerre herrietan. Eskolako umeentzat antolatutako bederatiz agerraldiez gain, beste hiru ekitaldi publiko izango dira. ‘Itzuli mitzuli Euskal Herrian-Trois p’etits tours au Pays Basque’ egitasmoa antolatu du Baionako Azkina Txotxongilo taldeak eta urriaren 14tik 16ra bitartean izango den egitasmoan bederatzi ikuskziun izango dituzte ikusgai Hiriburu eta Mugerreko eskoletako haurrek.

Egitaraua, edozein ikuslerentzat irekitako Txotxongilo erakusketarekin eta beste hiru saiorekin osatuko da. 15ean, 20.00etan, Txotxongilo, piano eta pintxoak deituriko ekitaldia burutuko da Hiriburuko ‘La Perle’ gelanan non ikuskizunen ondoren txotxongilo egileak publikoarekin mintzatuko diren. Hurrengo egunean saio bera burutuko da Mugerreko Haitzondoan gelan, 21.00etan eta ekitaldi hori hasi aurretik, arratsaldeko 18.30etan, Don Cristobal txotxongilo ikuskizuna eskainiko da. Iragarritako erakusketa Hiriburuko ‘Benoiterie’ gelan izango da.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba