Festivales

XXIII Encuentros de Teatro de Calle Kalerki de Zarautz

Esta XXIII edición de los Encuentros de Teatro de Calle Kalerki de Zarautz se celebrará del 7 al 9 de julio con nueve espectáculos dirigidos a un público de todos los gustos y edades. La música, la danza o las acrobacias forman parte de las diferentes disciplinas representadas por las compañías participantes, que llegarán de Madrid, Alicante, Chile, Mallorca o Barcelona, además de las agrupaciones de Euskal Herria.

 

Antzerkiak eta animazioak Zarauzko kaleak hartuko ditu Kalerki kale antzerki topaketaren XXIII. edizioan. Zarauzko Alproja antzerki taldeak sortutako ekimena gaur egun Udalak antolatzen du Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundiaren, Artekale Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea eta Kaleka Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren laguntzarekin, eta edizio honetan kale-antzerkiko bederatzi ikuskizunek osatzen dute programazioa. Musika, dantza, akrobaziak eta bestelako diziplinak uztartuko dituzte protagonistek, eta proposamenak askotarikoak izango dira. Hala, umorea, komedia eta entretenimendua ahaztu gabe, hausnarketa pausatua, esperimentazioa eta salaketa soziala lantzen dutenak ere badira tartean. Ohi bezala, ikuskizun guztiak doakoak izango dira, eta kokapenak, berriz, ondokoak: Lege Zaharren enparantza, Musika plaza, Malekoia (Dama ondoan) eta Munoa plaza. Eguraldia txarra baldin bada, ahal den neurrian, gaztelekuan egingo dira emanaldiak.

Munduko txoko ezberdinetatik etorritako antzerki konpainiek herriko kaleak alaituko dituzte euren emanaldiekin. Alprojak ere hartuko du parte aurtengo Kalerkin, osteguneko lehen ikuskizuna hasi aurretik udaletxe plaza girotzen. Gainera, Euskal Herriko antzerki konpainiez gain, Madril, Alacante, Txile, Mallorca eta Bartzelonako konpainiak izango dira Zarautzen, antzerki obra ederrak eskaintzen. Honela, Alprojako kideek udaletxe plaza girotu eta gero, batez ere haurrei eskainitako ikuskizunarekin hasiko da Kalerki uztailaren 7an, 19.00etan, Lege Zaharren enparantzan. Dira, dira, zezenak dira! ikuskizuna izango da Madrilgo Recortauro taldearen eskutik eta Alprojako kideak ere bertan izango dira parte hartzen. Egun horretan, 22.00etan, Alacantetik etorritako La Trocola konpainiak, berriz, Potted antzerkia eskainiko du udaletxe plazan bertan.

Uztailaren 8an, ostiralean, beste hiru emanaldi izango dira. Txileko Murmuyo konpainiarekin hasiko da eguna 19.00etan, Musika plazan. Fisura obra antzeztuko du Murmuyo mimoak. Barreak eragingo ditu pailazo bereziak. Ondoren, 20.30ean, Lege Zaharren enparantzan, Marino e Marini e il suo complexo obra aurkeztuko du Mallorcako Marino e Marini taldeak. 50. hamarkadako musika italiarra eta amerikarra egiten dituen taldea ikusteko aukera izango dute herritar eta bisitariek. Gauean, aldiz, Bartzelonako Colabse taldeak borobilduko du eguna Mesa para 2 obrarekin.

Azkenengo egunean, uztailaren 9an, larunbatean, beste lau ikuskizun izango dira konpainia euskaldun ezagunen eskutik. Hortzmuga Teatroak Femmes ikuskizuna eskainiko du 19.00etan, Musika plazan. Antzerki obra honetan agertuko diren protagonistak neoaktibista sozial bilakatu direla jakinaraziko diete bertaratzen direnei eta bandalismo eta probokazioa bizitzeko, borrokatzeko eta prestatzeko modu berria bilatu dutela erakutsiko dute. Jarraian, 20.30ean, Malekoian, Dama ondoan, Tio Teronen semeak taldeak Freshcool antzerkia eskainiko du. Umorez betetako ikuskizun dantzatua izango da, koadrila dibertigarri batekin. Ondoren, Haatik Dantza Konpainiaren txanda izango, Itsas lapurrak emanaldiarekin, 21.30ean, Malekoian bertan. Kalerki Deabru Beltzak konpainiaren Su a feu ikuskizunarekin amaituko da 23.00etan, Munoa plazan. Kaleko dantzan, suan eta erritmoan oinarritzen da emanaldia, etorkizunekoak diruditen pertsonaiekin.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba