Zortzi herrira helduko da Udagoieneko Ostera-ren zortzigarren edizioa
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren zortzigarren edizioa jarri du abian. Zirkuitua zortzi emanaldik osatuko dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da. Bermeo, Santurtzi, Bilbo, Zalla, Ondarroa, Arrigorriaga, Durango eta Getxo bisitatuko ditu Udagoieneko Osteraren zortzigarren edizioak. Topagunearen Kulturgintza saileko teknikari Manuel Morenok azaldu duenez, “oso herri ezberdinak dira tamainaren zein egoera soziolinguistikoaren ikuspegitik, baina ekimen honekin erakutsi nahi dugu guztietan egin daitekeela euskarazko kultur eskaintza erakargarria”.
Euskarazkoa eta erakargarria, horiexek dira Udagoieneko Osteraren ezaugarri bi, baina beste batzuk ere baditu: antolatzaileek azaldu dutenez, formatu handiko ikuskizunek osatzen dute beti programazioa, eta kalitateari ere bereziki erreparatzen zaio. “Formatu eta kalitate handiko ikuskizunak eskaintzea da helburua, gainera kultur adierazpide ezberdinak uztartuz”, azaldu du Morenok.
Azken finean, Bizkaiko Kultura Diputatua den Belen Greavesek azaldu duenez, “zirkuituaren helburua aisialdia euskaraz gozatzeko aukera ematea da, hala bizkaitarrei nola kanpotik etor daitezkeen bisitariei”. Horretarako, eskaintza ahalik eta zabal eta askotarikoena egiten saiatzen dira antolatzaileak.
Artistentzat ere aukera ona da Udagoieneko Ostera haien lanak erakusteko. Guztira, hamaika musika eta antzerki talde jarriko ditu dantzan kultur zirkuituak, 50 artista baino gehiago: Xabi eta Fredi Paya, Etxaun Lekue, Uxue Alberdi, Oihana Bartra bertsolariak Patxi Gallego marrazkilariarekin batera; Kanpingags antzerki taldea; Anestesia eta Ost musika taldeak; Pantxoa eta Peio; Ander Lipus; Gu ta Gutarrak; Gari eta Txuma Murugarren; Logela multimedia eta Gose izango dira Udagoieneko Osterak azaroaren 9tik abenduaren 1era bitartean eskainiko dituen emanaldietan parte hartuko duten artistak. (Data eta ordu zehatzak jakiteko, begiratu honekin batera doan programa).
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa duela hamar urte sortu zen, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 90 Euskara Elkartek osatzen dute. Elkarteon zein Federazioaren beraren helburua euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte, hala nola haur eta gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika, entitateak euskalduntzea, sentiberatzea… Topagunearen Kulturgintza saileko teknikari Manuel Morenok azaldu duenez, “oso herri ezberdinak dira tamainaren zein egoera soziolinguistikoaren ikuspegitik, baina ekimen honekin erakutsi nahi dugu guztietan egin daitekeela euskarazko kultur eskaintza erakargarria”.
Euskarazkoa eta erakargarria, horiexek dira Udagoieneko Osteraren ezaugarri bi, baina beste batzuk ere baditu: antolatzaileek azaldu dutenez, formatu handiko ikuskizunek osatzen dute beti programazioa, eta kalitateari ere bereziki erreparatzen zaio. “Formatu eta kalitate handiko ikuskizunak eskaintzea da helburua, gainera kultur adierazpide ezberdinak uztartuz”, azaldu du Morenok.
Azken finean, Bizkaiko Kultura Diputatua den Belen Greavesek azaldu duenez, “zirkuituaren helburua aisialdia euskaraz gozatzeko aukera ematea da, hala bizkaitarrei nola kanpotik etor daitezkeen bisitariei”. Horretarako, eskaintza ahalik eta zabal eta askotarikoena egiten saiatzen dira antolatzaileak.
Artistentzat ere aukera ona da Udagoieneko Ostera haien lanak erakusteko. Guztira, hamaika musika eta antzerki talde jarriko ditu dantzan kultur zirkuituak, 50 artista baino gehiago: Xabi eta Fredi Paya, Etxaun Lekue, Uxue Alberdi, Oihana Bartra bertsolariak Patxi Gallego marrazkilariarekin batera; Kanpingags antzerki taldea; Anestesia eta Ost musika taldeak; Pantxoa eta Peio; Ander Lipus; Gu ta Gutarrak; Gari eta Txuma Murugarren; Logela multimedia eta Gose izango dira Udagoieneko Osterak azaroaren 9tik abenduaren 1era bitartean eskainiko dituen emanaldietan parte hartuko duten artistak.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa duela hamar urte sortu zen, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 90 Euskara Elkartek osatzen dute. Elkarteon zein Federazioaren beraren helburua euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte, hala nola haur eta gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika, entitateak euskalduntzea, sentiberatzea…