Festivales

Zugarramurdi 6. Euskal Titiriteroen Topaketak

Txotxongiloen hiriburu bilakatuko da Zugarramurdi datorren apirilaren 22 eta 23an, hamabi bat txotxongilo talde bilduko baitira bertan, Kisu-labe elkarteak antolatutako 6. Euskal Titiriteroen Topaketan. Oraingoz, antolatzaileek jakinarazi dutenez, honako talde hauek parte hartuko dute Zugarramurdiko bilkuran: Behi bis, Azika, Imagina T, Tenderete, Viravolta, Goloka, Taun Taun, Kixka, Antzezkizuna, Kukubiltxo eta Bihar. Momentu honetan, Kobaya eta Cascanteko Teatro-Video taldeen parte-hartzea ziurtatzeke zuten antolatzaileek. Zugarramurdiko Euskal Titiriteroen Topaketa bi urtetik behin egiten da. 1996an antolatu zen lehenengo aldiz, hil berria zen Mikel Diaz titiriteroa omentzeko asmoz, eta Euskal Herriko taldeei agertoki bat eskaintzeko xedez. Handik bi urtera Mikel Diazen bikotekide eta lankide izandako Estefa Erro zendu zen, eta ordutik bien omenez antolatzen da. Ez da ahaztu behar txotxongilo emanaldiez gain beste zenbait ekitaldi ere izaten direla.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba