Estrenos

Bederen 1 Taldearen ‘Titibiliti’ haur ikuskizuna taularatuko du

Ikustezina den iratxo baten ispiritutik abiatu da Bederen 1 antzerki konpainia zarauztarra, Elgoibarren igandean (2002/11/17) estreinatuko duen ‘Titibiliti’ ikuskizunean. Antzezlana, konpainiak umeei zuzendutzen dien lehendabiziko antzezlana da. ‘Titibiliti’ Bederen 1 talde osoaren ekimenetik sortutako abentura honek, lau musikari-galtzagorrik orain dela 200 urte saio bat eman zuten herrira bueltatu direla kontatzen du. Aurreneko aldi horretan Titibiliti, iratxo ikustezina ezagutu zuten eta berriz elkartu dira hor nonbait. Iratxoak lau musikariak, pertsonai bitxi honengan ohikoa den era misteriotsuan, bere bihurrikerien berri ematera bultzatuko ditu eta galtzagorri hauek istorio guztiak jolas baten antzera kontatuko dituzte pertsonai ezberdinak taularatuz.

Titibilitik soinua sortarazten duten tresnetan sartzeko dohai berezia dauka urteetan txirula baten barrenean bizi izanaren ondorioz. Honela bere doinua jotzean herritar guztiak saltoka eta dantzan jarriko ditu ezinbestean baina bere presentzia txirulatik xaboi-burbuilak ateratzean soilik antzeman ahal izango da.

Muntaiaren aurreneko zatia poetikotasun nabarmenekoa bada ere, gerora, gutxinaka gutxina, umorea eta clown puntua nagusituz doaz. Inazio Tolosa, antzezlanaren zuzendariak, jolas hitzean zentratzen du ikuskizunaren indar nagusia. “Azken finean ikuskizun honen bidez helerazi nahi dugun mezua zera da: penak alde batera utzi eta bizi dugun momentua disfrutatzea benetan merezi duela” dio Tolosak. Lau urtez umeei klaseak ematen ibili eta bizi izandako esperientzia guztia baliagarria izan da azkenik haurrei espreski zuzendutako lan bati ekiteko erabakia hartzeko.

‘Titibiliti’n parte hartzen duten aktore gehienak, Goiz-Eder Iturain, Begoña Blanco eta Egoitz Lasa, Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean aritutakoak dira eta aktoreen zerrenda Ainhoa Alberdik osatzen du.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba