El Chivato

Metrokoadrobat Donostiako Ernst Lluch kultur etxean

Mikelazulo kultur elkarteak eta Mugainditzen taldeek ‘metrokoadrobat’ ikuskizuna eskainiko dute Donostiako Ernst Lluch kultur etxean urriaren 30an (osteguna) 19:30etan, Erakusleihoa programaren barruan. “metrokoadrobat” deituriko eperimentua abiatzerakoan, honako gogoeta jarri zioten partaideok euren buruari abiapuntutzat: “ezin badut mundua aldatu, metro koadro bat aldatuko dut; eta ezin badut metro koadro bat aldatu, metro koadro horretako momentu bat aldatuko dut”. Zeintzuk dira egunerokoan topatu ditzakegun lubakiak? Zer eraiki daiteke haietatik abiatuta?
Metro koadroaren irudia itxaropenerako zirrikituaren gisa ulertuta, sormen gogoeta abiatu zuten prozesuan parte hartu duten kideok, poesia, musika, dantza eta arte plastikoak harremanetan jarriz. Erakusketa bat antolatu genuen lehenik Mikelazulo kultur elkartean eta ondoren ikuskizuna, orain arte Lezon, Azpeitian, Hondarribin eta Donostian eskaini dena.
2008ko martxoan hasi zen prozesu esperimentala bi hilabetez luzatu zen: testuak sortu, testuak berridatzi, inprobisaketak pintura eta dantzarekin, musikarekin, kolaborazioak entseguetan… Ordutik gogoetak bere bidea jarraitu du beste erritmo batean, ikuskizunean txertatutako Asier Sarasolaren eta Jose Luis Otamendiren poemak horren lekuko, baita ikuskizunak emanalditik emanaldira ezagutu dituen sakontze ariketak eta aldaketak ere.
Ikuskizuneko arduradunek diotenez, «gure bizi jarreraren eta konpromisoaren inguruko gogoeta egin dugu, bakoitzak bere lan esparrutik, eta hori da publikoarekin konpartitzera gatozena. Oholtza gaineko une hori delako, azken batean, gure metro koadro perfektua«.

Parte hartzaileak: Oholtza gainean Idoia Beratarbide (pintura), Patrizia Franco (dantza garaikidea), Oier Guillan (hitzak) eta Joseba Loinaz (pianoa).
Oholtza gainekoek bidaide izan dituzte Maria De Bernardo (jantziak), Allende Arnaiz (irudiak), Ander Fernandez (argiak) eta Alvaro Ledesma (diseinua).


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba