El Chivato

Mikelazulo Elkarteak ‘Eztena’ teatro egunak ospatuko ditu ekainaren 25etik 28ra bitartean

Errenteria/Oreretako Mikelazulo Kultur Elkarteak «Eztena» izena duten teatro egunak antolatu ditu. Helburua, ekainaren 25etik 28ra bitartean, antzergileen arteko elkargune bat osatzea da, lanak erakusteko, ekintza komunak egiteko, lagunarteko giroan egoteko, kezkak, ideiak eta teknikak elkar aldatzeko… Antzerkiak, eta sormenak oro har, oraindik behar dituelako komunikaziorako eta elkar topatzeko guneak… teatroaren magia ilun-argiak zipriztindurik!

Lau egunetan zehar, Eztena delako ekimen honek euskal antzerkiari begirada bat eskainiko dio, hasiera ekitaldiatik hasita, non Alfonso Sastre antzekigileak «Un teatro nacional vasco» hitzaldia burutuko duen. Handik eta, ekainaren 28an, Borja Ruiz-ek “Aktorea XX. Mendean: teknika estestikaren bila” eta Kabiako esperientziaz arituko den hitzaldia eta Iosu Florentinok Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarritutako “Zaramalogia” pieza laburra jokatu arte, Eztenak ekintza aurreikusi ditu, hala nola, Oier Guillanen “Munduko jakintsurik tontoena” testuaren aurkezpena, “Pertsonaiak kalean” kaleko ekimena eta “Egungo antzerkilarien bizipenak” bazkari-solasaldia. Horiez gain, Lakrikunen “Greban gaude” eta JB Pedradas-en “Pepino ustelak (hozkailuan)” antzezlanak izango dira ikusgai.

 

 

EZTENA teatro egunak

Mikelazulo kultur elkartea

Errenteria/Orereta


Ekainak 25

19:00 Hitzaldia: Alfonso Sastre “Un teatro nacional vasco”.
21:00 Antzezlana: “Zapatak”. Testua: Joxe Mari Carrere. Aktorea: Ainhoa Alberdi. Musika: Jurdana Otxoa. Zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga.

Ekainak 26
20:00 Testuaren aurkezpena: “Munduko jakintsurik tontoena”. Egilea: Oier Guillan, Inaxito Albisurekin elkarlanean. BATBADA proiektuaren barruan argitaratuko da.
22:30 Piezak, esperimentazio gunea.

Ekainak 27
12:00 “Pertsonaiak kalean”. Herriko erdigunean. Parte hartzaileak: Gilkitxaro, Lakrikun, Labea…
14:00 Bazkaria, topagunea eta solasaldia: “Egungo antzerkilarien bizipenak”. (Txintxarri elkartean. Izena eman daiteke osteguna baino lehen 943 517002 telefonoan).
18:00 “Greban gaude” Lakrikun taldearen eskutik.
20:30 “Pepino ustelak (hozkailuan)” J.B. Pedradas-en eskutik.

Ekainak 28
19:00 Hitzaldia: Borja Ruiz. “Aktorea XX. Mendean: teknika estestikaren bila” eta “Kabiako esperientzia”.
Ondoren Iosu Florentinok Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarritutako “Zaramalogia” pieza laburra eskainiko du.

(Lekurik aipatzen ez den ekitaldi guztiak Mikelazulon egingo dira).


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba