El Chivato

Víctor Prieto akordeoilari eta musikagileak akordeoi-jazz ikastaro bat zuzenduko du Zarautzen

SGAEko Autore Fundazioak antolatzen du ikastaro hau, Zarauzko X. Nazioarteko Jazz Mintegiaren eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin, bat-batekotasuneko eta akonpainamenduko oinarrizko ezagutzak edo ezagutza aurreratuak dituzten akordeoilarientzat. Tailer praktikoa da, zeinean akordeoiaz jazz, bat-batekotasuna, erritmoa eta akonpainamendua jotzeko alderdi teknikoak landuko diren. Hori guztia, profesional gaztea bezain entzutetsua den Víctor Prieto (Ourense, 1975) profesionalak gainbegiratuta.

Gaur egun, New Yorkeko Brooklyngo Musika Kontserbatorioko irakaslea da. Tailerra uztailaren 15etik 18ra bitartean izango da, Zarauzko Villa Munda Musikategian (Gipuzkoa kalea 11), lau saiotan banatutako hogei orduz (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara).

Galiziako musikagileak “energiaz beterik” ekingo dio ikastaroari, “datozen akordeoilariei ahal den informaziorik gehien” emateko irrikan. Prietoren ustez (1998. urteaz geroztik Ameriketako Estatu Batuetan bizi dena), akordeoia “musika-tresna gaztea da jazz munduan; beraz, ez dago metodorik, irakaslerik, ezta jazz akordeoi eskolarik ere”. Horregatik berarentzat ikastaro hau antolatzea “ikasteko modu bakarra da, jazz akordeoia musika modernoko eskoletan irakasgai bilakatu arte”. 


Víctor Prietori buruz

Víctor Prieto akordeoilari eta musikagileak, goitik behera aldatu du akordeoia jotzeko modua, eta soinu eta teknika berriak sortu ditu hainbat musika-joerari dagokionez, hala nola, jazz, tango edo musika klasikotik hasita, sustrai zeltako soinuetaraino.

Bederatzi urte zituela, solfeo eta akordeoia ikasten hasi zen Ourenseko Kontserbatorioan, eta geroxeago jazz ikasteari ekin zion Santiagoko Escola Estudio-n. Bere jardunbide akademikoan garrantzi handia izan zuen Bostongo Jazz Berklee College of Music-en,  Joanne Brackeen piano-jolearekin,  jazz performance ikasketak ikasteko beka lortu izanak. Musika Eskola hartan izan zuen Oscar Stagnaro bere zaintzailearen eragin zuzena, berak jarri baitzuen harremanetan maila handiko musikariekin: Yo-Yo Ma, Jeff Ballard, Chris Cheek, Paquito D’Rivera, Regina Carter, Donny McCaslin, Pablo Aslan, Emilio Solla, Carlo DeRosa, Lionel Louke edo Vince Cherico. Brooklyngo Kontserbatorioko jazz akordeoi irakasle bezala, Prietok master class-ak ematen ditu Ameriketako Estatu Batuetan, Espainian Italian eta Portugalen.  Sari ugari irabazi ditu, hala nola, Citta de Castelfidardokoa (Italia) edo Ciudad Realgo (Espainia) jazz akordeoi lehiaketakoa. Klub, Jazzaldi eta Antzoki askotan jo du: Blue Note (New York), Berklee Perfromance Arts Center (Boston), Jazz at Lincoln Center (NY), New Jersey Performing Arts Center (NJ), Three Rivers Musical Festival (Columbia), Williamsburg Jazz Festival (NY) edo IMAXINASONS Ciudad de Vigo Nazioarteko Jazzaldia, besteak beste.

Duela gutxi, bere hirugarren diskoa grabatu du. Gaur egun, bere musika-taldea du New Yorken. Prietoren ustez, Etxadi Handiak “nahi nuen guztia eman dit; bertan garatu eta garatzen ditut  nire musika-ideiak, eta, egia esan, gero eta hobea den eta proiektuz beterik dagoen une profesionalean nago”.

AUTORE FUNDAZIOAz ari garela, esan dezakegu ikastaro hauek Fundazioak antolatu ohi dituen programen barruan daudela. Fundazioak bere kasa nahiz kultura-sektoreko erakunde edo elkarteen neurrira antolatzen ditu programak, kultura-sorkuntzari, kultura-kudeaketari, musikari, arte eszenikoei edo ikus-entzunezko arteei buruz. Horiek horrela, hiru ildok zuzentzen dute Fundazioaren jarduera: autoren garapen profesionala, kultur kudeatzaileen garapen profesionala eta autore-eskubideekiko sentikor bihurtzea. 2008an, Autore Fundazioak 9 ikastaro antolatu zituen Euskadin: guztira, 210 ikasle bertaratu ziren. Autore Fundazioa SGAEk eratu zuen, 1997. urtean. 


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba