En cartel

Ze Esztek eta Enkore taldeak Bilborockeko Harrapazank egitasmoan

Bilboko Udaleko Euskara Sailak antolatutako ‘Harrapazank’ programa kulturalaren barne, Ze Esatek eta Enkore taldeen kontzertua izango da bihar, ostirala, apirilaren 8a, 20.00, Bilborock aretoan. Udalak antolatuko egitasmoaren helburu nagusia euskeraren erabilera esparru ezformaletan bultzatzea da eta kasu honetan 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen artea, adin tarte horretako gazteei zuzendutako jarduera baita.

‘Harrapazank’ egitasmoa, Udaleko Euskara Sailak Topagunea – Euskara Elkarteko Federazioaren laguntzarekin antolatzen duten ekimen egonkorra da, BBK dela proiektuaren babeslea. Kontzertura gerturatzen diren ikusleek bi taldeen musikaz gozatzeko aukera izango dute, Ze Esatek! eta Enkore, hain zuzen.

Ze Esatek! taldeak egiten duen musika proposamenak jaia eta dantza batzen ditu.. Alaitasuna, bozkarioa, bizipoza eta goraldi izugarria eragiten dizu Ze Esatek! taldearen musikak. Musikaren mugimendu bizkorrek kutsatu egiten dute berehala. Ondorioa: alaitasuna musika bihurtzen dute. Ska, reggaea, zingaroa eta rocka festa giroan.

www.myspace.com/zeesatektaldea

Enkore, bestalde, 2009an Bilbo hirian sortutako rock talde gaztea da. Ibilbide labur honetan EP bi kaleratu dituzte («Multiplo Komunetako Txikiena» eta «Zatitzaile Komunetako Handiena»). Bestetik, Bilboko Udalaren Euskara Sailak antolatzen duen gazteentzako Harrapazank aisialdi zirkuituaren kanta sortu dute, «Zer Garen» izena daukan singlea hain zuzen ere. Kanta honetan Zea Mays taldeko Aiora Renteriaren kolaborazioa izan dute.

Lan hauek guztiak aurkezten Euskal Herritik zuzenean jotzen izan dira eta zenbait lehiaketatan finalista eta sarituak izan dira: Barakaldo Pop-Rock 2010 lehiaketa nazionala; 2010eko Banden Lehia; XIX. Gaztea Maketa Lehiaketa; etab.

www.myspace.com/enkore09

‘Harrapazank’ programak gure hizkuntza, irakaskuntzatik kanpoko eremuetan, eguneroko hartu-emanetako hizkuntza izatea lortu nahi du Bilboko gazteen artean eta, era berean, euskararen erabilera sustatzea du xede, bai eta gazteentzako kultur eskaintza handitzea ere.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba